DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzkia izango da nagusi asteburuan, gaur desagertuko diren hodeien ostean

Astebururako giro goxoa itzuliko da hego haizeari esker

Hodeiak ostarte batzuekin gaur ostiralerako GRAFISMOA: Unai García
Hodeiak ostarte batzuekin gaur ostiralerako GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Caetano depresioa urrundu egin da, Mallabian metro koadroko ia 50 litro ur pilatuta utziz, eta atzo, osteguna, 20 litro inguru hainbat herritan. Orain, hego-haizea itzuliko da, eta gogor samar joko du; maximoak apur bat igoko dira, eta larunbat eta igandean 18 gradura iritsiko dira. Gaur, ostirala, hodeiak izango ditugu gure ondoan.

Giro eguzkitsua astebururako hego haizearekin
Giro eguzkitsua astebururako hego haizearekin

Ostirala, hotzagoa

Ostiralean tenperaturak behera egingo du, eta arratsaldean prezipitazioek behera egingo dute. Egunaren lehen partean prezipitazioak espero ditugu oraindik, ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta elur-kota 1300-1500 metro inguruan kokatuko da. Arratsaldean haizea ipar-ekialdera aldatuko da, zerua zabaltzen joango da eta prezipitazioak etengo dira. Gauean giroa hotza izango da eta barnealdean behe-lainoa sortuko da. Tenperatura maximoak 10-14 gradu ingurukoak izango dira.

Larunbata, giro argia

Larunbatean giro argia, hego haizea eta tenperatura maximoen igoera. Igoera hori nabarituko da, eta, batez ere, ia egun osoan hegoaldeko haize handia ibiliko delako izango da. Zeruan goi-hodei batzuk, baina giro eguzkitsua, oro har, behe-hodeien eta behe-lainoen tarte batzuekin, hegoaldean, goizean. Giro hotza lehen orduetan, batez ere barnealdeko zenbait puntutan, eta ez da baztertzen tarteka izotza egitea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top