DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gaurko ostarteek hodeiak eta euria utziko dituzte ostiralera arte

Tenperatura freskatuko da bihartik aurrera, baina hego-haizea larunbatean itzuliko da

 Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García
Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Astelehen eguzkitsuak, hego haizearekin, egun grisagoak utziko ditu zerua estalita eta euria asteburura arte. Gainera, haizea iparraldera aldatuko da eta, horren ondorioz, tenperatura 15 maximoetara jaitsiko da. Larunbaterako hego haizea nagusituko dela dirudi eta maximoak 20 graduren bueltan ibiliko dira.

Astelehena, ostarteak

Astelehenean zerua oso hodeitsu dagoela hasiko dugu, baina goizean gora egingo du eta gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eguzkitsu. Tenperaturak gora egingo du. Haize aldakorra; iparraldea nagusituko da, batez ere barnealdean, eta Ebro bailaran ziertzoa izango da.

Asteartea, hodeitsuagoa

Asteartean mendebaldeko haizeak hartuko du protagonismoa, egunean zehar zakartuko da eta egunaren bigarren partean haize-bolada oso gogorrak utziko ditu. Lainotuta dago, eta noizean behin euria egiten du, batez ere kostaldean. Tenperaturak ez du aldaketarik izango, edo gutxi igoko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top