Teknikariak denboraldi amaierara arte sinatu du, lehen jardunalditik irabazten ez duen taldea berriz flotarazteko asmoz
FUTBOLA | Durangoko Kulturalak ofizial egin berri du entrenatzaile berria. Nando Alonsok zuzenduko du taldea denboraldia amaitu arte. Aulkietan eskarmentu handia izanik, Nando Alonsok Barakaldo zuzendu zuen 2021-2022 denboraldian, eta Urduliz edo Bermeo taldeen aulkietan ere eseri da, besteak beste. Durangarrek ez dute irabazi ligako lehen partidatik eta 15. postu arriskutsuan kokatu dira 7 punturekin. Igor Gordobilek dimisioa eman ondoren, entrenatzaile berriaren debuta larunbat honetan izango da Tabiran, 18:00etan, Eibar C.