Termometroek gora egingo dute, eta 20 gradutik gora kokatuko dira bihartik aurrera
EGURALDIA | Asteburu euritsu eta fresko baten ondoren, astebetez ostarteak, euri gutxi eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu. Tanta batzuk bota ditzake asteazken goizean, baina ez oso garrantzitsua.
Astelehena, hodeiak eta ostarteak
Astelehenean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoan zehar. Tenperaturak apur bat gora egiten jarraituko du. Lanbroa eta behe-lainoa goizean goiz.
Asteartea, 20 gradu
Asteartean tenperaturak igotzen jarraituko du. Maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira. Zeruan aldaketa gutxi izango ditugu eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Berriz ere hodei gehiago hegoaldean, eta lehen orduetan ez da baztertzen tanta batzuk botatzea. Lainoak lehen orduetan.