Gurutze Frades, Pedro Horrilo, Ana Usabiaga eta Iban Mayok hartuko dute parte
IURRETA | Iurreta Txirrindulari Elkartearen 40. urteurrena dela eta, gaur, ostirala, solasaldia izango da Ibarretxe Kultur Etxean 19:00etatik aurrera, Gurutze Frades, Pedro Horrilo, Ana Usabiaga eta Iban Mayoren partaidetzarekin, bizikletaren gainean izandako esperientzien berri emateko. Ondoren, lunch bat egongo da bertaratuentzat.
Oroitzapenezko ekitaldien barruan, Gurutze Fradesek irteera berezia antolatu du larunbaterako, bizikleta maite duten emakumeei zuzenduta. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, Askondoko karpatik.