DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok eta Elorriok ehunka kilo hondakin kendu dituzte ibaietatik

Dozenaka pertsonak erantzun zioten plastikoak, kartoiak, burdinak, egurrak… biltzeko deiari.

 Joan den igandean ibaia garbitu zuten Durangoko boluntarioak
Joan den igandean ibaia garbitu zuten Durangoko boluntarioak

DURANGO/ELORRIO | Joan den igandean, Mañaria ibaia eta Zumelegi garbitzeko deia egin zuten bi herriek.

Haur eta helduek, hogei inguru, Durangoko laugarren edizioan parte hartu zuten, eta 400 kilo hondakin kendu zituzten, hala nola beirazko botilak, plastikoak, poliespanezko zorroak…

Elorrion 40 pertsona inguru aritu ziren San Agustin eta Eleizalde arteko tartea garbitzen. Plastikoak, kartoiak, burdinak, egurrak eta ibaiaren ibilguan aurkitutako gainerako hondakinak bildu ziren, baita ibaiarentzat eta natura-ingurunearentzat kaltegarriak diren beste elementu batzuk ere.

Berrogei lagun bildu ziren Elorrion ibaia garbitzeko
Berrogei lagun bildu ziren Elorrion ibaia garbitzeko

Oier Olagorta Ingurumen zinegotziak adierazi du iazko eremu berean lan egin zela eta orduan baino hondakin gutxiago bildu zirela: «Pozteko moduko datua da». Besteak beste, aipatzekoa da 2023an atentzioa eman zuela Elizaldeko zubiaren azpian aurkitu ziren litxarreria-bilgarri eta janari kopuru handiak, baina aurten ez da horrelakorik errepikatu.

Hondakinak eguerdian pilatu zituzten plazan, bildutakoaren bolumena erakusteko. Ondoren, zabor guztia Udalak jarritako 10 metro kubikoko edukiontzi batera eraman zen, materialaren arabera sailkatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top