Elorrio eta Durangon izango dira urrian eta azaroan
DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki-. Laister jarriko ditu martxan hainbat laguntza tailer.
Horietan, besteak beste, iraupen luzeko zainketen ondoriozko gainkarga, emozio ohikoenak eta gure indargune psikologikoak ezagutzea eta indartzea lantzen dira.
Ekintza horietaz gain, banakako eta etengabeko laguntza psikologikoa eta prestakuntza eskaintzen ditu Zaindu zerbitzuak, zaintzailearen udalerrian bertan.
Doako laguntza, arreta eta orientazioa mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenentzat Abadiñon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurzan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren.
Tailerretan parte hartzeko edo/eta informazio gehiago jasotzeko, aldez aurretik zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da:
Datak eta ordutegiak:
ELORRIO.“ SENIDE ZAINTZAILEENTZAT LAGUNTZA TAILERRA”
Asteazkenak: 17:30-19:00 Urriak 23, 30 Azaroak 6, 13, 20, 27
Iturri Kultur Etxea
DURANGO: “SENIDE ZAINTZAILEENTZAT LAGUNTZA TAILERRA”
Asteazkenak: 15:30-17:00 Urriak 30 Azaroak 6, 13, 20, 27 Abenduak 4
DURANGO: “BIKOTE ZAINTZAILEENTZAT LAGUNTZA TAILERRA”
Astelehenak: 10:30-12:00 Urriak 21 Azaroak 4, 18 Abenduak 2, 16