DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zauritu bat Durangaldean, egun euritsu batean izandako bi istripuren ondorioz

Zauritua AP-8 autobidean, Abadiñon, izan zen istripu batean, Bilborako noranzkoan, 8:30ean

Egun euritsua Durangaldean ARGAZKIA: Imanol Aragon
Egun euritsua Durangaldean ARGAZKIA: Imanol Aragon

DURANGALDEA | Egun zaila eskualdeko errepideetan. Eurite etengabeek arazo ugari, istripu batzuk eta ur-putzu ugari eragin dituzte egun osoan zehar.

Lehenengoa 8: 30ean gertatu da, AP-8an, Abadiñoko udalerrian, Bilborako noranzkoan. Bi ibilgailuk, furgoneta batek eta auto batek izan dute istripua. Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Istripuaren ondorioz, suhiltzaileak bertaratu dira eta errei bat itxita egon da.

Bigarren istripua 12:30ean gertatu zen, Elorrioko hirigunean. Kamioi bat tartean zegoen, baina ez da inor zauritu.

Beste gertaera bat 12:00etan izan da, Elorrioko Elizalde auzoan. Suhiltzaileek eroritako zuhaitz batzuk kendu behar izan dituzte.

52,2 litro Mallabian

Gaurko euritean, metro karratuko 47 litro bota ditu Iurretan 20:00ak arte, 41,1 Elorrion, ia 41,6 Zornotzan, 38,3 Otxandion, 52,2 Mallabian eta 36,1 Urkiolan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top