Arratsaldeko bostetatik zazpietara, gainera, musika kenduko zaie sentiberatasun berezia duten haurrei
DURANGO | Barrakek haurraren eguna ospatuko dute ostegun honetan, urriak 17. Bidaia bakoitzaren prezioa bi eurokoa izango da.
Horretaz gain, zaratarik gabeko egunekin jarraituz, urriaren 13an eta 14an bezala, bihar arratsaldeko bostetatik zazpietara musika kenduko da, sentsibilitate berezia duten haurrek ere Durangoko trenaren orube zaharrean kokatutako atrakzio hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten.