Beste biak Osasun Zentrora eraman dituzte, Gurutze Gorriak baieztatu duenez
DURANGO | Sakako Markesa ganadutegiko bost bigantxek euren arrastoa utzi dute Zezenak Direnetako bigarren egunean, solkamuturra batean, bost zauriturekin, horietako hiru Galdakaoko ospitalera eraman dituzte pronostiko erreserbatuarekin eta beste bi arinago Landako osasun zentrora, Gurutze Gorriko iturriek jakinarazi dutenez. Unerik kritikoenak Santa Ana plazan bizi izan dira, bi mutil konorterik gabe geratu direnean, bigantxak kolpatu eta gero.