DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Azoka ekologikoa, mikologia erakusketa, duatloia eta zesta-punta, asteburu honetan Durangon

Aurtengo sanfaustoen programazioaren aurreko ekitaldiak dira.

Mikologia erakusketa igande honetan izango da Landako Gunean
Mikologia erakusketa igande honetan izango da Landako Gunean

DURANGO | Jaiak ostiral honetan, 20:00etan, hasiko dira ofizialki, baina asteburu honetan hainbat ekitaldi antolatu dira, hala nola, duatloia gaur larunbata, azoka ekologikoa gaur goizean eta mikologia erakusketa bihar Landakogunean.

Urriak 5, larunbata

08:00 Perretxiko bilketa. Irteera Ezkurditik. Antolatzailea: Errotari Mikologia Elkartea.

09:00-14: 00 Durangoko Azoka Ekologikoaren XIV. edizioa Santa Marian. Antolatzailea: Marisatsa Elkartea.

18:00 39ko finalerdiak. Zesta Punta San Fausto txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Gazteen eta seniorren mailako emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak. Antolatzailea: Durango Jai Alai Zesta Eskola.

Urriak 6, igandea

11:00 XXIV. mikologia erakusketa, XXIII. argazki mikologiko lehiaketa eta XXIII. perretxikoak sailkatzeko lehiaketa 16 urtetik beherakoentzat Landako Gunean.

Antolatzailea: Errotari Mikologia Elkartea.

18:00 39ko finalerdiak. Zesta Punta San Fausto txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Gazteen eta seniorren mailako emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak. Antolatzailea: Durango Jai Alai Zesta Eskola.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top