«Ama ez dagoenean eta galdu egin denean, adoptatzea erabaki dugu», adierazi dute
GARAI | Katutxo jaioberri bat erreskatatu dute suhiltzaileek gaur goizean Garain. Antza denez, bizilagunek egunak zeramatzaten felinoa miauka entzuten, eta gaur goizean Iurretako parkeko hainbat agente katutxoari laguntzera hurbildu dira. Salbatu eta jaten eman ondoren, suhiltzaileak inguruko animalien babesleekin harremanetan jarri dira, baina une honetan duten saturazioa dela eta, ezin izan dute utzi. Hori dela eta, gaurko txandako suhiltzaile batek adoptatu eta etxera eramatea erabaki du.