DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorrixa Ekologia Taldearen erakusketa Elorrion

40 urte bete dituen Elorrioko ekologia taldeak iraganeko kartelez osatutako galeria jarri du ikusgai Iturri Kultur Etxean

Zabalik egongo da irailaren 30era arte
Zabalik egongo da irailaren 30era arte

ELORRIO | Ingurumenaren eta izaki bizidunen aldeko ekimenak egin ditu bere ibilbidean zehar Elorrixa Ekologia Taldeak, hainbat kolektiborekin elkarlanean.

Sare eta dinamika horien berri ematen duten kartelak erakustearen alde egin dute oraingoan, bisitariari atzera begirako gogoeta bat proposatuta.

Elorrixaren artxibo oparoak 80ko hamarkadatik aurrerako borroka sozialen lekukotasuna gordetzen du. Irailaren 30era arte, Iturri Kultur Erakusketa aretoan daude zintzilik balio estetiko handia duten eta hurbileko gai historikoez hitz egiten dutenak laminak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top