DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udazkena haize bolada argi eta gogorrekin dator

Tenperaturak gora egingo du, eta aste erdialdean 25 gradutik gora egingo du

Datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udazkena hodeiekin eta ostarteekin dator, euriteekin eta tenperaturekin. Asteko lehen egun hauetako gauzarik esanguratsuena haize-bolada bortitzak izango dira.

Hodeiak eta ostarteak haize-bolada gogorrekin gaur, astelehena
Hodeiak eta ostarteak haize-bolada gogorrekin gaur, astelehena

Astelehena, haizetsua

Hodeiak eta ostarteak astelehenerako; ez da oso litekeena euria egitea, baina ez da baztertzen prezipitazio ahul eta sakabanatu batzuk egitea. Egunaren amaieran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean; arratsaldean ipar-mendebaldea nagusituko da eta gogortu egingo da, bolada oso gogorrekin. Iparraldeko haizea barnealdean arratsaldean. Tenperatura maximoak, aldaketa handirik gabe.

Asteartea, eguzkitsua

Goiz eguzkitsua, arratsaldean lainotuz joango da. Eguna hodei apur batekin hasiko dugun arren, goizean ostarte zabalak irekiko dira. Arratsaldean hodeiak gero eta ugariagoak izango dira eta amaieran zerua lainotuta geratuko da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; eguneko tenperaturak igoko dira, batez ere kantauri isurialdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top