DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok Landako II Kiroldegiko hozkailuaren konpresorea konpontzen du

2023ko irailean, Landako II kiroldegiko hozkailuko konpresore bakarrak matxura bat izan zuen.

Konpondu den konpresorearen irudia
Konpondu den konpresorearen irudia

DURANGO | 2023ko irailean, Landako II Kiroldegiko hozkailuaren konpresore bakarrak matxura bat izan zuen, eta horrek zentroko hainbat eremuren klimatizazioari eragin zion, fitness aretoarena, hall-arena, korridoreena eta jardueretarako eta lanerako beste gela batzuena barne. Egoera horrek kiroldegiko jarduerak normaltasunez garatzea zailtzen zuen. Udal espazio horrek 7.422 metro karratuko azalera du, eta bi kirol gunetan banatuta dago: bata fitness gimnasioa eta bestea igerileku estaliak.

Konpresorearen matxura erronka garrantzitsua izan zen instalazioen funtzionamendu egokirako, urtean 400.000 sarrera inguru jasotzen baitituzte. Erabiltzaileen gaineko inpaktua minimizatzeko, premiazko jarduketa bat egin behar izan zen, konpresore txikiago bat instalatuz behin-behinean zerbitzua eman ahal izateko, kaltetutako ekipoaren konponketa kudeatzen zen bitartean.

Zazpi enpresak parte hartu zuten lizitazio-prozesu baten ondoren, konpresorearen konponketa Giroa S.A. enpresari esleitu zitzaion, 67.714,69 euroko (gehi BEZa) kostuarekin. Konponketa-lanak 2024ko uztailean amaitu ziren, eta instalazioak berriro baldintza onenetan jarduteko aukera eman zuten.

Nabarmentzekoa da jarduera horren kostuaren % 54 Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu duela, azaroaren 29ko 139/2022 Foru Dekretuaren bidez. Foru Dekretu horrek Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik (Udalkutxa) 2023rako ezustekoetara bideratutako transferentziak emateko prozedura arautzen du.

Durangoko Udalak eskerrak eman dizkie erabiltzaileei denboraldi honetan erakutsitako pazientziagatik, eta udal kirol instalazioak mantentzeko eta etengabe hobetzeko konpromisoa berretsi du, kirola egiteko ingurune egokia eta herritar guztien ongizatea ziurtatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top