Minimoak igo egingo dira eta maximoak pixka bat jaitsi.
EGURALDIA | Asteartean hodeiak ugarituko dira. Egunaren lehen orduetan zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, batez ere iparraldean, eta tarteka zirimiri egin lezake. Hala ere, eguerdi partean ostarteak zabalduko dira eta giroa nahiko argia izango da, batez ere hegoaldean. Litekeena da arratsaldearen amaieran berriro behe-hodeiak ugaritzea, batez ere iparraldean. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak apur bat jaitsi daitezke. Minimoak igo egingo dira, eta gauean eta egunsentian ez du hainbeste hotz egingo.