Bazkideren bat datorren irailaren 25eko batzarrean hautagaitza aurkeztera animatu dute
DURANGO | Indarrean dauden Estatutuetan adierazitakoaren arabera, komunikatu honen bidez Durangoko Orfeoiko bazkide guztiei urteko ohiko batzar orokorrerako deia egiten zaie. Batzar hori irailaren 25ean izango da, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarren deialdian, Landako kiroldegiko lokaletan.
Gai zerrendako puntu nagusia zuzendaritza batzordearen aldaketa partziala izango da. Bazkideren batek batzar berrian parte hartu nahi badu, helbide elektroniko honetara idatz dezake: orfeondurangues@gmail.com, bere hautagaitza aurkeztuz.
Aurkezteko epea: irailaren 18ra arte, asteazkena.