DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Indar Xsportek boxeo eskolak emango ditu Elorrion

Astearte honetan ate irekien lehen jardunaldia egingo da interesdun guztientzat

Haissouf Amen irakaslea eta Celia Oliveira. ARGAZKIA: Indar Xsport
Haissouf Amen irakaslea eta Celia Oliveira. ARGAZKIA: Indar Xsport

BOXEOA | Ikasturte hasierarekin batera, Indar Xsport klubak boxeoa eskainiko du bere kirol jardueretan. Eskaera handia dagoenez, «asteartean, irailak 17, ate irekien jardunaldi batekin hasiko gara, eta urrira arte iraungo dute», jakinarazi dute antolatzaileek.

Amen Haissouf zornotzarrak emango ditu eskolak, jardunean dagoen boxeoko lehiakideak. Trebetasun pugilistiko handiko kirolaria, kirol honek dituen balioak erakutsiko ditu.

Ordutegia: astearte eta ostegunetan: 17:30ean, 12 urtetik gorakoentzat, eta 18:30ean, 16 urtetik gorakoentzat.

Lekua: Elorrioko Indar Xsport Klubean emango dira, Lourdesko Ama Koop. Elk (Lourdes etorbidea 8).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top