Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta maximoak 20 gradukoak izango dira.
EGURALDIA | Igandean hodeiak ugariagoak izango dira, batez ere ipar partean. Hala ere, tarteka argiak ikusiko ditugu. Lehenengo haizea aldakorra izango da, hegoaldea gailenduko da, eta erdialdeko orduetan iparraldera aldatuko da; iparraldeko haize horrek hodei gehiago sor ditzake ipar isurialdean, eta euri txikia egin dezake kantauri isurialdean. Hegoaldean eguraldi lehorrarekin jarraituko dugu. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira.