Bozketa irailaren 11ra arte egongo da zabalik
DURANGO | Abian da 2024ko San Fausto Jaiak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko bozketa epea. Irailaren 4tik 11ra, Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek epaimahaiak aurrez hautatutako 7 karteletako baten alde bozkatu ahal izango dute.
Bozketa bi modutara egin ahal izango da:
- Bozketa presentziala: Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean bozketa-gune bat egongo da, eta bertan interesdunek botoa aurrez aurre eman ahal izango dute.
- Online bozketa: HEMEN bozkatu dezakezu
Boto gehien jasotzen dituen kartela irabazlea izango da, eta 2024ko San Fausto jaietako publizitatea eta kartel ofizialak ilustratzeko erabiliko da. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko saria jasoko du eskudirutan.
Kartel irabazlea datorren irailaren 17an jakinaraziko da.
Hauek dira zazpi kartel finalistak:
Alaiak igortzea
Por los pelos
Kulturaz gozatu San Fusto Jaietan
Txerri handia
Patxikotxue ta Pantxike
Ongi etorri Pantxike eta Patxikotxu
En Volandas