DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok irisgarritasuna hobetu du Herriko Gudarien eta Josemiel Barandiaranen artean

Obra horien helburua da ikusmen-desgaitasuna duten oinezkoen segurtasuna hobetzea, bi kaleen artean gurutzatzean.

Aste honetan egingo diren obren irudia
Aste honetan egingo diren obren irudia

DURANGO | Durangoko Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu Herriko Gudarien kaleko eta Josemiel Barandiaran kaleko bidegurutzean, gaur astelehena eta ostirala bitartean. Obra horien helburua da ikusmen-urritasuna duten oinezkoentzako segurtasun-baldintzak hobetzea bi kaleen artean gurutzatzean, oinezkoen pasabideko zoladura egokituz.

Obra horietarako aurrekontua 5.800 eurokoa da. Abuztuan planifikatu dira jarduerak, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Udalak aldez aurretik eskertzen du durangarren laguntza eta ulermena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top