DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok inkesta bat kaleratu du Donostiarako garraio publikoa indartzeko beharra baloratzeko

Uztailaren 28ra arte egongo da zabalik

Udalak beharrizanak ezagutu nahi ditu zerbitzua indartzeko
Udalak beharrizanak ezagutu nahi ditu zerbitzua indartzeko

DURANGO | Ikasle talde bat mobilizatu zen duela aste batzuk Durango eta Donostia arteko garraio publikoaren maiztasun hobeak lortzeko. Gai hori joan den ekainean iritsi zen udalbatzara, eta bertan, aho batez, Udalak eskaera horri erantzuteko lan egitea proposatu zuen.

Hori dela eta, orain, Durangoko Udalak inkesta bat kaleratu du, uztailaren 28ra arte irekia, Durangaldetik Gipuzkoako hiriburura joan behar duten erabiltzaileen beharrak zuzenean ezagutzeko. «Inkesta Durangoko Udalaren ekimen bat da, garraio publikoaren erabiltzaile guztien iritziak jaso nahi dituena. Helburua joan-etorrien ohiturak, lehentasunak eta beharrak hobeto ulertzea da, autobus- eta tren-zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko», azaldu dute udal-iturriek.

Emaitza horiek Durango eta Donostia arteko autobus eta tren zerbitzuetan hobekuntzak diseinatzeko eta planifikatzeko erabiliko dira.

Inkestara sartu HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top