Egunaren amaieran ez da baztertzen ekaitz moderaturen bat izatea
EGURALDIA | Asteartearen antzeko jardunaldia, baina zerua ez da hain garbi egongo. Goizeko behe-lainoaren ondoren, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak iritsiko dira, baina hodei horiek gorabehera, giroa argitsua izango da, eta haizeak hegoaldetik joko du. Tenperatura maximoak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira barnealdeko herri askotan.
Arratsaldean zehar, kostaldetik hasita, haizea iparraldera aldatuko da eta hodeiak ugarituz joango dira, batez ere bero-hodeiak. Litekeena da gauean zaparrada trumoitsu batzuk botatzea, eta baliteke zenbait lekutan zaparrada horiek gogorragoak izatea.