DOT Durangaldea

Eguraldi ezegonkorra eta giro hotzagoa Bizkaian aste honetan

Asteartean fronte bat iritsiko da, eta euriak eta negu-giroak aste erdialdea markatuko dute

Asteartean, azaroaren 24an, eguraldiak okerrera egingo du. ARGAZKIA LEKEITIO: Victor Uriarte

BIZKAIA | Astea eguzkitsu hasiko da Bizkaian. Astelehen honetan, goizean goiz euri txikiren bat egin dezakeen arren, arratsaldean ostarteak eta zeru garbiagoa nagusituko dira. Hego haizea ibiliko da, eta tenperaturak 13 eta 16 gradu artekoak izango dira.

Asteartean, azaroaren 24an, eguraldiak okerrera egingo du. Hodeiak ugaritu eta euria egingo du, mendebaldeko haizearekin. Asteazkenean, hilaren 25ean, egun gris eta euritsuena espero da, eta tenperaturak behera egingo du.

Euriak ostegunean ere jarraituko du, tarteka ostarteak eta zaparradak izango baitira. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta hotza areagotuko da. Ostiralean, hilaren 27an, egonkortzera egingo du eguraldiak: hodeiak gutxitu eta tenperaturak pixkanaka berreskuratuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top