DOT Durangaldea

Zamudiok bi lanpostu eskainiko ditu, Lanbideren bidez

Obra publikoetako peoi bat eta administrari laguntzaile bat kontratatzeko hautagaitzak kudeatuko ditu Lanbidek

Askotariko lanbide-profiletako hamaika langabe kontratatuko dira.
Izena emateko epea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik

ZAMUDIO | Zamudioko Udalak bi lan-eskaintza argitaratu ditu, Lanbideren bidez kudeatuko direnak: obra publikoetako peoi bat eta administrari laguntzaile bat kontratatzeko.

Lan-eskaintzen kodeak honako hauek dira:

  • Obra publikoetako peoia: 162026011953 kodea.
  • Administrari laguntzailea: 162026011957 kodea.

Hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte: langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta Zamudion bizitzea.

Izena emateko epea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik. Interesa duten pertsonek Lanbideren webgunean egin dezakete eskaera, dagokion lan-eskaintzaren kodea bilatuta. Bertan kontsulta ditzakete, halaber, eskaintza bakoitzaren inguruko xehetasunak eta izena emateko jarraibideak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top