Prezipitazioak txikiak eta noizbehinkakoak izango dira

EGURALDIA | Asteburu honetan zerua gehienean hodeitsu egongo da eskualdean, baina ez da euri kopuru handirik espero. Prezipitazioak txikiak eta noizbehinkakoak izango dira, batez ere larunbat eta igande artean.
Bestalde, tenperaturei dagokienez, giro gozoa eta tenperatura epelak mantenduko dira: termometroak 23-24 gradu ingurura iritsiko dira berriro ere arratsaldeko ordu nagusietan, giro atsegina utziz.


