DOT Durangaldea

Zabalik Durangoko Ludotekaren izena emateko epea

Urritik urtarrilera egingo du jarduera, larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara

Izen-ematea online egin daiteke,

DURANGO | Durangoko Ludotekak zabalik du urritik urtarrilera bitartean egingo diren jardueretan izena emateko epea. Interesa duten familiek urriaren 1era bitarte izango dute izena emateko aukera. Egitasmoa doakoa da, eta 2016tik 2022ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Izen-ematea online egin daiteke, horretarako eskuragarri dagoen Durangoko Ludotekan izena emateko inprimakiaren bidez, edo aurrez aurre Intxaurrondo Gazte eta Kultur Bilgunean, Landako etorbideko 6. zenbakian. Zentroaren ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara da. Interesa dutenek 94 603 00 30 telefono zenbakira deitu edo intxaurrondo@durango.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

Ludoteka asteburuetan egongo da zabalik, larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara. Jarduera urritik urtarrilera bitartean egingo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top