Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira

EGURALDIA | Ostegunean giro freskoa eta euri apur bat ipar partean. Hodeiak nagusituko dira eta Kantauri isurialdean euri txikia egingo du, batez ere goizean. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira, hegoaldean zabalak izango dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura 18-22 ºC-ren bueltan ibiliko da lurraldearen zati handi batean.


