DOT Durangaldea

Bazen Behin ipuin-kontaketa programaren edizio berria Barakaldon

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta ikasgeletatik kanpo euskararen erabilera bultzatzea da

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko da.
BARAKALDO | Bazen Behin programak familia osoarentzako ipuin-kontalarien mundua sustatu nahi du Barakaldoko haur saila duten udal liburutegietan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan, interesa duten pertsonek beren seme-alabekin joan ahal izango dira liburutegietara, eta eskarmentu handiko ipuin-kontalarien kontakizunaz gozatu ahal izango dute.
Hiru adin tarteko saioak eskainiko dira: 1-3 urte bitarteko umetxoentzat, 2-4 urte bitartekoentzat eta 5-8 urte bitartean daudenentzat. Ipuin guztiak euskaraz kontatuko dira ikasgeletatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Saioak irailean hasi eta azaroan amaituko dira eta doanekoak izango dira.
Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrek pertsona heldu batekin egon behar dute. 25 haur eta 25 heldu gehienez saio bakoitzeko (Barakaldon erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza-kopurua osatuz gero). Izena-emateko epea saio bakoitza baino astebete lehenago irekiko da.

Programazioa

  • Irailak 18
    • Gurutzetako Liburutegia: Lur Korta “Ipuinen festa” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Irailak 25
    • San Bizenteko Liburutegia: Ameli “Urtaroz urtaro” (18:00-19:00) 1-3 urte
    • Gurutzetako Liburutegia: Ane Gebara “Oihaneko tirabirak” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Urriak 2
    • Lutxanako Liburutegia: Iraitz Lizarraga “Ipuinak saltsan eta ametsak dantzan” (18:00-19:00) 5-8 urte
    • Retuertoko Liburutegia: Amaia Puin “Zup-zup, zopa ipuinak”” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Urriak 16
    • Arrontegiko Liburutegia: Maite Franko “Jateko moduko ipuinak” (18:00-19:00) 5-8 urte
    • Gurutzetako Liburutegia: Dorleta Kortazar “Jan eta jan” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Urriak 23
    • Lutxanako Liburutegia: Sorgina Txirulina “Ipuinen lorategia” (18:00-19:00) 2-4 urte
    • San Bizenteko Liburutegia: Lur Usabiaga “Zapata magikoak” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Urriak 30
    • Arteagabeitiako Liburutegia: Ana Apika “Besoetako ipuinak” (18:00-19:00) 1-3 urte
    • Retuertoko Liburutegia: Saioa Aizpurua “Kamishibai ipuinak” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Azaroak 6
    • Gurutzetako Liburutegia: Maider Alcelay “Ipuin hegalariak” (18:00-19:00) 5-8 urte
    • San Bizenteko Liburutegia: Inés Bengoa “Kamishibai, ipuin japoniarrak” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Azaroak 13
    • Arteagabeitiako Liburutegia: Zirkugintza “Super ni” (18:00-19:00) 5-8 urte
    • Lutxanako Liburutegia: Nere Ariznabarreta “Bertoko eta urrutiko ipuinak” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Azaroak 20
    • Arteagabeitiako Liburutegia: Pello Añorga “Korri, korri” (18:00-19:00) 5-8 urte
    • Gurutzetako Liburutegia: Bego Alabazan “Liburuen magia” (18:00-19:00) 5-8 urte
  • Azaroak 27
    • Gurutzetako Liburutegia: Alara “Puxika piratak” (18:00-19:00) 2-4 urte
    • Arrontegiko Liburutegia: Ixabel Agirresarobe “Udazken, ken, ken…” (18:00-19:00) 5-8 urte

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top