DOT Durangaldea

Eleizetanek berriro musikaz beteko ditu Amorebieta-Etxanoko elizak eta baselizak

Eleizetan zikloak sei kontzertu eskainiko ditu irailean udalerriko hainbat eliza eta baselizatan

Lehen kontzertuak asteburu honetan izango dira

AMOREBIETA-ETXANO | Musikak berriro beteko ditu Amorebieta-Etxanoko elizak eta baselizak irailean, Eleizetan zikloaren eskutik. 2026ko edizioak sei kontzertu eskainiko ditu irailaren 5etik 20ra, udalerriko ondarearen parte diren hainbat espaziotan askotariko musika-proposamenak eskainiz.

Eleizetan 2002tik antolatzen den ganbera musikako zikloa da, eta musikaz gozatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko ondare monumentala ezagutaraztea ere badu helburu. Programak kalitatezko kontzertuak eskaintzen ditu, formatu hurbil eta zuzen batean, hainbat estilo musikal uztartuz.

Aurten, kontzertuak Etxanoko Andra Mari elizan eta Boroa, Dudea, Garaitondo eta Bernagoitia auzoetako baseliza eta elizetan egingo dira.

Sei hitzordu irailean

Programazioa irailaren 5ean, larunbata, hasiko da, 20:00etan, Espliego Folk taldearen emanaldiarekin, Etxanoko Andra Mari elizan.Hurrengo egunean, irailaren 6an, igandea, 19:00etan, Irati Bilbao arituko da Boroako San Pedro baselizan.

Bigarren asteburuan, Aitor Huergo izango da protagonista irailaren 12an, larunbata, 20:00etan, Dudeako San Miguel baselizan. Ondoren, Haria Laukotea (Musikene) taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 13an, igandea, 19:00etan, Garaitondoko San Isidro baselizan.

Azken asteburuan, Jou González eta Marta Cara arituko dira irailaren 19an, larunbata, 20:00etan, Bernagoitiko San Miguel elizan. Zikloari amaiera emateko, AMCB, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra, izango da protagonista irailaren 20an, igandea, 19:00etan, Etxanoko Andra Mari elizan.

Autobus zerbitzu doakoa

Kontzertuetara joateko, Eleizetan zikloak autobus zerbitzu doakoa eskainiko du. Autobus guztiak San Migel kaletik (Osasun zentroa) abiatuko dira.

Irteera orduak honako hauek izango dira:

  • Irailak 5, Espliego Folk: 19:30
  • Irailak 6, Irati Bilbao: 18:30
  • Irailak 12, Aitor Huergo: 19:30
  • Irailak 13, Haria Laukotea (Musikene): 18:30
  • Irailak 19, Jou González eta Marta Cara: 19:00
  • Irailak 20, AMCB: 18:30

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top