35 °C-tik gorako tenperaturak inzago ditugu

EGURALDIA | Irailaren lehen asteburua sargori dator Durangaldera: abisu horia aktibatuko da ostiralean eta larunbatean 35 °C-tik gorako tenperaturengatik
-
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral eta larunbatean, 13:00etatik 19:00etara.
-
Igandean ere bero handia egingo du (35 °C-tik gora) eta euri-jasak botatzeko arriskua handituko da.
Durangaldea iraileko lehen asteburuari bero ikugarriarekin ekingo dio. Iragarpen meteorologikoek tenperatura altuen pasarte bat berretsi dute, eta ondorioz abisu horia aktibatuko da eskualdean ostiralean eta larunbatean.
Egunez egun
-
Ostirala, irailak 4 (Abisu Horia):
-
Tenperaturak: Gutxienekoak 17 °C-koak izango dira eta gehienezkoak 36 °C-raino igoko dira.
-
Oduak eta haizea: Eguzkitsua egunaren zatirik handienean, eta arratsalde-gauan hodei gutxi batzuk agertuko dira. Ipar-mendebaldeko haize fin-fina.
-
Abisua: Bero handiagatik abisu horia egongo da 13:00etatik 19:00etara.
-
-
Larunbata, irailak 5 (Abisu Horia):
-
Tenperaturak: Beroak ez du atzera egingo eta gehienezkoak 35 °C-ren inguruan mantenduko dira.
-
Oduak eta haizea: Hodei artean egongo da zerua egun osoan zehar, euri gutxiko probabilitatearekin (% 10 eguerditik aurrera). Ipar-ekialdeko haize leuna.
-
Abisua: Euskalmeten abisu horia indarrean jarraituko du 13:00etatik 19:00etara.
-
-
Igandea, irailak 6:
-
Tenperaturak: Termometroek berriro ere 35 °C-ak gaindituko dituzte.
-
Oduak eta euria: Ezegonkortasuna handituko da. Zerua hodeitsu egongo da eta prezipitazio aukera % 55ekoa izango da egunaren lehen partean eta % 40koa arratsaldean.
-


