DOT Durangaldea

Amorebieta-Etxanoko herritarrek oso positiboki baloratzen dituzte udalerriko bizi-kalitatea

Elkarrizketatutako pertsonen %92k uste du “oso ondo” edo “nahiko ondo” bizi dela, eta batez besteko balorazioa 10etik 8,1ekoa da

Ikerfelek egindako Iritzi Azterketa Soziologikoaren arabera,

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko herritarrek oso positiboki baloratzen dute udalerriko bizi-kalitatea. Hala jasotzen du Ikerfelek 2026ko ekainean egindako Iritzi Azterketa Soziologikoak: elkarrizketatutako pertsonen %92k uste du Amorebieta-Etxanon “oso ondo” edo “nahiko ondo” bizi dela, eta batez besteko balorazioa 10etik 8,1ekoa da.

Udalerrian norberaren bizitzari buruz egiten den balorazioa are handiagoa da, 10etik 8,3koa. Gainera, herritarren %71k uste du Amorebieta-Etxanok hobera egin duela azken urteotan, eta datu horrek aurrerapen esanguratsua erakusten du 2025eko urrian egindako neurketarekin alderatuta, orduan iritzi hori herritarren %50ek partekatzen baitzuen.

Amorebieta-Etxanoko alkate Ainhoa Salterainek nabarmendu duenez, “datuek erakusten digute Amorebieta-Etxanoko herritarrek bizi-kalitate ona dutela, udal zerbitzuak positiboki baloratzen dituztela eta herriak aurrera egin duela hautematen dutela. Balorazio horrek lanean jarraitzera animatzen gaitu, baina, aldi berean, ez konformatzera eta gure herritarrak oraindik kezkatzen dituzten gaiak artatzera ere behartzen gaitu”.

Udal zerbitzuen balorazio ona

Azterketak zerbitzu publikoen inguruko pertzepzio positiboa ere jasotzen du. Balorazio onena dutenen artean daude kaleen garbitasuna (7,5)Herritarren Arreta Zerbitzua-SAC (7,2)kirola (7,1) eta herritarren segurtasuna (6,9).

Oro har, elkarrizketatutako pertsonen %64k oso edo nahiko positiboki baloratzen du udal kudeaketa, eta batez besteko nota 10etik 6,7koa da.

Datu horiek garrantzi berezia hartzen dute herritarrek adierazitako lehentasunak aztertzean: herritarren arreta eta zerbitzu publikoak Udalak landu beharreko bigarren gai nagusi gisa agertzen dira, aipamenen %14rekin, etxebizitzaren atzetik.

Azterketak Ametsetatik Herrira prozesuaren balorazio bereziki positiboa ere jasotzen du. Udalak bultzatutako partaidetza-prozesu horren helburua herritarrak entzutea eta Amorebieta-Etxanoren hurrengo 10-15 urteetako etorkizuna elkarrekin definitzea da.

Herritarren %56k ezagutzen du ekimena%23k parte hartu duela adierazi du eta %81ek positiboki edo oso positiboki baloratzen du, batez beste 10etik 8,1eko puntuazioarekin.

Ainhoa Salterain alkateak adierazi duenez, “datu horiek erakusten dute herritarrak entzuten direnean, pertsonek ekarpenak egiteko eta beren herriaren etorkizunari buruz erabakitzeko espazioak irekitzen direnean, erantzuna positiboa dela. Ametsetatik Herrirak, hain zuzen ere, egiteko modu hori adierazten du: etorkizunera begiratzea hemen bizi diren pertsonak kontuan hartuta”.

Hobetzen jarraitzeko esparruak

Azterketak hobetzeko tarte handiena duten esparruak identifikatzeko aukera ere ematen du. Aparkatzeko erraztasuna, 4,7ko balorazioarekin, eta trafikoa, 5,8koarekin, dira herritarrek hobekuntza-marjina handiena antzematen duten esparruak.

Arlo horretan, Udalak dagoeneko neurri zehatzak jarri ditu martxan, tartean Zelaietako doako eta txandakako 150 aparkaleku-plaza berriak, 2025aren amaieran martxan jarri zirenak.

Bestalde, aztertutako udal proiektuek balorazio altuak jaso dituzte. El Karmelo parkearen irekierak eta txandakako aparkaleku-plaza berriek 8,0 lortu dute; oinezkoentzako pasabideen seinaleztapena hobetzeak eta Jauregizaharren berrurbanizazioak7,9Urgozok7,7; eta udalaren WhatsApp kanal berriak8,0.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top