Amiantoa duen materiala kendu eta baimendutako zabortegietara eraman da
ABADIÑO | Trañapadura kaleko trenbidearen zubiaren azpian pilatutako amiantoa kentzeko prozesua burutu zuen joan den astean Abadiñoko Udalak. Amiantoa duen materialen egitura Zaldu ibaian pilatuta zegoen.
Material horiek modu seguruan atera ahal izan ziren Cumenor enpresa espezializatuaren bidez, kasu horietan ohikoak diren protokoloei jarraituz.
Zehazki, lehenik eta behin, hondakinak identifikatu ziren, eta, kasu horietan ohikoak diren segurtasun-neurriak hartuta, material horiek kendu eta zaku berezietan utzi ziren (big-bagak edo sarkofagoak). Material horiek, azkenean, baimendutako zabortegietara eraman ziren. Obraren kostua 2700 eurokoa izan zen (BEZik gabe).