Biharko, ostirala, egun lasaiagoa izango da, ostarteak eta euri txikia.
EGURALDIA | Ostegunean, udaberriko azken orduetan, 21:51 arte, ezegonkortasuna nagusi izango da. Hodei asko, ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea eta tenperaturak behera egingo du, lurralde osoan 19-21 ºC-ren bueltan. Zaparrada trumoitsuak botako ditu egun osoan zehar; egunaren lehen partean ekaitzik handienak ekialdean espero dira. Arratsaldean barnealdean botako du batez ere, eta zaparrada handiak bota ditzake. Kazkabarra izan daiteke.