Proiektuak 48.000 eurotik gorako inbertsioa izango du, aurrekontu parte-hartzaileetatik dator

DURANGO | Durangoko Udalak bi hobekuntza-lan garrantzitsu egingo ditu abuztuan zehar udalerriko kirol instalazioetan. Ekimen nagusia Tabirako 7ko futbol zelaiko belar artifiziala erabat berritzea izango da, eta, horrekin batera, urtero moduan, Landako IIko igerilekuetan ezohiko mantentze- eta garbiketa-lanak egingo dira.
Tabirako zelaiko lanei dagokienez, obrak berehala hasiko dira: abuztuko lehen astean egungo belarra kenduko da eta bigarren astetik aurrera azalera berria jartzeari ekingo zaio. Aurreikuspenen arabera, lanak abuztuaren 31rako amaituta egongo dira, denboraldi berriaren hasierarako prest.
Aurrekontu parte-hartzaileen proiektua
Zelai honen berritzea herritarrek aurrekontu parte-hartzaileen bidez egindako eskaerari erantzuna da. Lanak Mondo Ibérica, S.A.U. enpresari esleitu zaizkio, guztira 48.373,09 euroko inbertsioarekin.
Modu paraleloxekan, Udalak abuztuko geldialdia aprobetxatuko du Landako IIko igerilekuetan desinfekzio, garbiketa sakon eta mantentze-lan teknikoak egiteko, ikasturte berrira begira kirol-azpiegiturak egoera optimoan uzteko asmoz.


