Itxiera 12 langileko plantillatik pertsona bakarra zegoelako lanean izan da

DURANGO | Udalak jakinarazi du ekainaren 1etik langile faltagatik aldi baterako itxita dagoen Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoa urriaren 1ean berriz irekitzea aurreikusten dela.
Espainiako Gobernuaren ordezkariordeak Udalari azaldu dionez, egoera behin-behinekoa izan da, hainbat bajaren ondorioz 12 langileko plantillatik pertsona bakarra zegoelako lanean. Udal Gobernutik jarraipen zuzena egiten ari dira zerbitzua behar bezalako langile kopuruarekin berreskuratzeko.


