Igande honetan berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa

AMOREBIETA-ETXANO | Sociedad Artístico Cultural Zornoza antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da:
- Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak
- Zuzeneko pintura. Herrian, lehiaketaren antolatzaileek ezarritako gune batean, artistek beren lanak zuzenean margotzen dituzte.
Zintzilik
Zintzilik modalitateari dagokionez, 21 lan dira lehiaketara aurkeztu direnak eta Zornotzako Herriko Plazako balkoietan ikusgai daudenak.
Aurtengo lanak Artistek Amorebietako euren txoko kuttunen duten irudia isladatu dute.
Herriko 4 artistak osatutako epaimahaiak baloratu ondoren, aurtengo edizioan saritutako Zintzilik sariak honako hauek izan dira:
- saria: Korrika ihes egiten ari den gazte pikaro bat irudikatzen duen irudia eta Amorebietako txokorik irudikatzen ez duela ematen duen arren, “Amezti” pubeko fatxadaren irudia da. Gazte eta ez hain gazteek gau amaigabeetan San Migel kaleko arkupeak giroz eta zalapartaz betetzen zituzten “tuguriuo” horietako bat.
- saria: “Herriko Artístak”. Andra Mari parrokiako dorrearen irudia. Liher Íñiguez Astobiza . Amorebieta-Etxano
- saria: “Zelaieta”. Zelaieta kultur guneko irudia. Jose Antonio Jiménez – (Astillero, Cantabria).
Bestalde, Zornotzarrek Zelaieta Zentroko hautestontzian emandako botoen bidez (144 bozka guztira), honako lan hau ere publikoaren saria jaso du:
- Ikusleen saria: “Amorebieta Team Lagunak” Lauaxeta Ikastola. – Amorebieta-Etxanoko ikasle talde batek eginda.
Aurten lehiaketara aurkeztu diren Zintzilik-ez gain, aurreko edizioetako 170 Zintzilik banatu dira eta Amorebieta-Etxanoko kaleetako balkoietan zintzilikatuta daude.
Zintzilik guztiak uztailaren 28-rarte egongo dira ikusgai.
Zuzeneko pintura
Igande honetan, uztailaren 5an, goizeko 9etatik aurrera zuzeneko pintura lehiaketa ospatu da.
Guztira 23 artistak eman zuten izena lehiaketan, eta horien artean azpimarratzekoa da bertako 6 artistak parte hartu zutela.
Horrela, goizean zehar, Amorebieta-Etxanoko herritarrak eta margolariak San Pedro eta Gudari kaleen artean nahastu ziren.
Azkenik, 19 lan aurkeztu ziren lehiaketara.
Pinturan adituak diren 4 laguneko epaimahai batek aurkeztutako lanen balorazioa egin zuen, eta honako hauek saritu ziren:
- saria. Iker Mugarra. Ugao.
- saria. Óliver Jurado. Bilbo.
- saria. Carlos espiga. Bilbo
- saria. Iván Martínez. Amorebieta-Etxano.
- saria. Eduardo Alsasua. Gasteiz
- saria. Alex Gabriel Leboh. Amorebieta-Etxano.
Bi modalitateetako saridunei sariak emateko ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen Zelaieta Zentroko Auditoriumean.
Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Anartz Gandiaga (Amorebieta-Etxanoko Alkate ordea), Koldo Bilbao (Kultura eta Kirol zinegotzia), Bego Renteriaren (pintura-lehiaketa honi izena ematen dion Enrike Renteria herriko artistaren alaba) eta Maialen Álvarez (Enrike Renteriaren biloba), laguntza izan zuen sariak banatzeko orduan.
Saritutako lanak uztailan Zelaieta Zentroan daude ikusgai eta interesatuek saritutako lehen hiru lanak eskaintza bidez eros ditzakete. Bildutako kopurua helburu sozialetarako erabiliko da.
Elkartasun Ekintza
Pintura lehiaketaren ospakizunarekin batera, Herriko Plazan Enrike Renteria pintura lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako koadroak ikusgai izan dira.
Obrak prezio merkeetan erosi ahal izan dira eta bildutako guztia AIDAEri (Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integratzeko Elkartea) bideratu zaio.
Guztira 6 koadro saldu dira eta, horri esker, 650 euro bildu dira AIDAErentzat.


