Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da

EGURALDIA | Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro eta udako giroa izango da nagusi leku gehienetan. Barnealdeko altuenak 30 ºC-tik gorakoak izango dira, hainbat tokitan 35 ºC ingurukoak, batez ere hegoaldean, bertan muga hori ere gaindituko da. Kostaldean ere igoko dira tenperatura maximoak, baina brisari esker 30 ºC-tik beherakoak izango dira momentuz. Arratsaldean barnealdean ere joko du haizeak ipar-ekialdetik, bolada gogorrekin. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da.


