Betigolek antolatuta, jardunaldia Larrean izango da 09:30etatik aurrera partidu eta jokoekin
FUTBOLA | Emakumezkoen futbola sustatzeko asmoz, Betigol kirol taldeak Emakumezkoen Futbolaren Eguna antolatu du Zornotzan. Ekitaldi berezi hau larunbatean izango da, 09:30ean, Larrean. Bertan, Ikastxiki eta Amorebietako Nagusien taldea arituko dira. Areto futboleko eta futbol 7ko partidez, jokoez, tabernaz, musikaz eta inspirazio-iturri den kirol giroaz betetako jardunaldia izango da. «Neska gazte eta beterano guztiak gonbidatzen ditugu egun honetaz gozatzera, kluben batekoak diren edo ez kontuan hartu gabe. Aukera bat da komunitateko neskek ikus dezaten beren herrian bertan jazar ditzaketela kirol-ametsak», animatzen dute antolatzaileek.