DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

250 familia zornotzarrek erantzun diote “Arkalaz, Herrigintzan bat!” ekimenari

Proposamen horiek kontzienteki aztertuko dira, datorren ikasturtetik aurrera abian jartzeko edo garatzeko.

Udalak jasotako 250 proposamenak aztertuko ditu
Udalak jasotako 250 proposamenak aztertuko ditu

AMOREBIETA-ETXANO | Martxoan, Amorebieta-Etxanoko Udalak “Arkalaz, Herrigintzan bat!” ekimenaren barruan, 0 eta 18 urte bitarteko adingabeak dituzten udalerriko familiei zuzendutako parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian, familien beharrak ezagutzeko eta haien proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.

Egindako prozesuaren helburu nagusia izan da gurasoek eta udalerriko haur eta gazteek hainbat gairi buruz (aisialdia, azpiegiturak, zerbitzuak…) duten iritzia zuzenean ezagutzea, familia zornotzarren ongizatea hobetzeko konpromiso irmoarekin, eta egungo zerbitzuak, jarduerak eta azpiegiturak udalerriko familien errealitatera, beharretara eta lehentasunetara egokitzen jarraitzea, guztion beharren ikuspegi integral batetik. Horretarako, galdetegi bat bidali zaie familia zornotzar guztiei.

Parte hartzea

Amorebieta-Etxanoko Udalak 250 galdeketa jaso ditu eta, horregatik, prozesuan parte hartzeko denbora hartu duten ehunka familia zornotzarren parte-hartzea eskertu du.

Ainhoa Salterain alkatearen hitzetan, “familia zornotzarrak zaintzea lehentasuna da gobernu-talde honentzat, eta herritarrek politika publikoen diseinuan parte hartzea funtsezkoa da etorkizun inklusiboago eta herritarren beharretara egokituago baterantz aurrera egiten jarraitzeko; horregatik, euren proposamenak, ideiak eta iritziak helarazi dizkiguten 250 familien parte-hartzea eskertu nahi dut; ekarpenak banan-banan aztertuko ditugu, guztiak kontuan hartuko ditugu eta gure betebeharrak izango dira datorren ikasturterako”.

Beraz, Amorebieta-Etxanoko Udalak jasotako proposamen bakoitza aztertzeko konpromisoa hartu du, ikuspegi integralari eta familien, haurren eta gazteen beharrei erantzunez udalerria hobetzen jarraitzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top