DOT Durangaldea

Musikaire 2026 jaialdiak musikaz, antzerkiaz eta dantzaz beteko du uztaila Elorrion

Uztailaren 3tik 26ra bitartean, hamaika hitzordu eskainiko dira plazan, Lariz Jauregian eta Arriola Antzokian

 

ELORRIO | Musikaire jaialdiaren edizio berri batekin Elorrio udako kultur erreferente bihurtuko da berriro ere uztailean. Kalitatezko kultur eskaintza honek diziplina ugari uztartuko ditu herritar eta bisitarien gozamenerako: musika, haur ikuskizunak, antzerkia, umorea eta dantza garaikidea.

Egitaraua:

  • Uztailak 3: Jaialdiari hasiera indartsua emango zaio plazan Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen “Zerua lapurtu dute” ikuskizunarekin.

  • Hurrengo asteetan: Hainbat gune ezberdinetan igoko dira agertokira Sara Zozaya, Euskal Barrok Ensemble, Ruper Ordorika, Momi Maiga, Yllana & Primital Brothers, Robbin Kapsalis, Antigua Fusión con Miel y Canela, Ife Ogunjobi eta Elkano Browning Cream.

  • Uztailak 19: Dantza garaikideko emanaldi berezia izango da plazan.

🌧️ Eguraldi txarra bada: Kanpoko emanaldiak Arriola Antzokira lekualdatuko dira, 20:00etan.

Elorrioko Udalak herritarrak zein bisitariak gonbidatu nahi ditu uztail osoan zehar herria bizituko duen jaialdi honetaz gozatzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top