DOT Durangaldea

Astearterako ez da aldaketa handirik espero

Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira

Udako itxura izango du eguraldiak gaur Durangaldean

EGURALDIA | Asteartean ez da aldaketa handirik espero. Zenbait lekutan tenperatura maximoak jaits daitezke, baina barnealdean giroak udako itxurarekin jarraituko du, batez ere hegoaldean. Giroa eguzkitsu egongo da; kostaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, batez ere egunaren hasieran. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta barnealdean zaparradaren bat bota dezake. Eguerdian haizea iparraldetik finkatu egingo da eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top