Hodeitza aldakorra izango da, erdi-mailako hodeiak izango ditugu

EGURALDIA | Igandean tenperaturak nabarmen egingo du gora, batez ere hegoaldean. Kostaldean, maximoak 25 ºC-tik behera geratuko diren arren, hegoaldean 30 ºC-ra gerturako dira. Hodeitza aldakorra izango da, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak tarteka agertuko dira, baina giroa argi samarra izango da. Egunaren amaieran behe-hodeiak ugarituko dira Kantauri isurialdean. Arratsaldean ezegonkortasuna apur bat areagotuko da eta baliteke, han-hemenka, zaparrada bakan batzuk egitea, bereziki Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Ekialdeko haizea ibiliko da hasieran eta egunaren bigarren zatian iparraldera aldatuko da.


