Ezkurdi pilotalekuak zesta-puntako zirrara bizia jaso du XXII. Euskal Jaia Txapelketako final-laurdenetan

DURANGO – Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekua maila goreneko zesta-puntaren epizentro bihurtu da asteburu honetan. XXII. Euskal Jaia Txapelketako final-laurdenek egungo puntistarik onenetariko batzuk bildu dituzte, eta abiadura, kalitate teknikoa zein zirrara nagusi izan diren ikuskizuna eskaini dute tanto bakoitzean.
Larunbateko jardunaldia Bonnin (Donibane Lohizune) eta Caparrus (Paue) bikotearen garaipen argiarekin hasi zen, gorriz jokatu zuten Gaizka Garat (Donibane Lohizune) eta Bereau (Hondarribia) mendean hartuta. Bikote urdinak nagusitasun osoz irabazi zuen bi setetan (11-15 eta 7-15), joko sendo eta oso eraginkorra erakutsiz.
Eguneko bigarren neurketa askoz orekatuagoa eta zirraragarriagoa izan zen. Amets Aldazabal (Berriatua) eta Iker Zarandona (Gasteiz) gorriek Javier Urrutia (Toledo) eta Ibar (Bidart) urdinak izan zituzten aurkari. Partida dardaratsua izan zen hasieratik amaierara arte, ikusleak aulkietatik jaikiarazi zituena, eta hirugarren setean erabaki behar izan zen:
-
Lehen seta: 15-13 (gorrientzat)
-
Bigarren seta: 7-15 (urdinentzat)
-
Berdinketa haustea (5 tantora): 5-2 Aldazabal eta Zarandonarentzat; horrela, finalaurrekoetarako txartela ziurtatu zuten.
Igandeak maila lehiakor handiko beste bi neurketa dakarzkigu, biak bide azkarretik argitu zirenak. Lehenengoan, Aaron (Gasteiz) eta Oyhenart (Maule) urdinek erraz gainditu zituzten Celaya (Markina) eta Zugaitz (Donibane Lohizune), 7-15 eta 12-15eko emaitzarekin, partidaren erritmoa uneoro kontrolatuz.
Asteburuko azken partidan ere aurreikuspenak bete ziren. Garcia (Bidart) eta Oierdi (Gernika) urdinak faborito zirela zelairatu ziren Arrasate (Berriatua) eta Kepa Garat (Donibane Lohizune) bikotearen aurka, eta 8-15 eta 14-15 gailendu ziren, bigarren jokoan lehiatutako partidu ederrean.
Finalaurrekoak: arunbatean
Txapelketa fase erabakigarrian sartuko da orain. Finalaurrekoak datorren ekainaren 6an, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko dira Ezkurdi pilotalekuan, bikote hauen artean:
-
Bonnin – Caparrus vs. Amets – Zarandona
-
Aaron – Sallaberry vs. Garcia – Oierdi (Oharra: Sallaberryk Oyhenart ordezkatuko du, azken honek ezin baitu jokatu Donostiako txapelketa profesional batekin kointziditzen duelako).
Durango Jai Alai (DUJA) zesta-punta eskolatik eskerrak eman nahi dizkiote ikusleei emandako babes eta asistentzia handiagatik; funtsezko zutabea baita kirol honek Durangaldean hazten jarrai dezan. Finalaurrekoen jardunaldian sarrera guztiz doakoa izango da edukiera bete arte, eta zaletu zein durangar guztiak gonbidatzen dituzte maila goreneko ikuskizun honekin gozatzera.


