DOT Durangaldea

Ganeko igerilekuek ekainaren 1etik irailaren 13ra zabalduko dute denboraldia

Aurreko urteko harrerari jarraituz, aurten ere instalazioek eskaintza egonkorra mantenduko dute

Ekainaren 1etik 14ra, igerilekuak egunero egongo dira zabalik

AMOREBIETA-ETXANO |Amorebieta-Etxanoko Ganeko igerilekuak ekainaren 1etik irailaren 13ra arte egongo dira zabalik aurten. Horrela, herritarrek uda osoan zehar instalazioez gozatzeko aukera izango dute, lau hilabete inguruko denboraldiarekin. Irekiera ordutegia uda garaiko une bakoitzera egokituko da:

  • Ekainaren 1etik 14ra, igerilekuak egunero egongo dira zabalik, 13:00etatik 20:00etara.
  • Ekainaren 15etik abuztuaren 31ra, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
  • Irailean, ordutegia 12:00etatik 19:00etara izango da.

Abonuei dagokienez, hiruhileko abonuek denboraldi osoaz gozatzeko aukera emango dute, nahiz eta denboraldiak 3 hilabete baino gehiago iraun. Gainera, erabiltzaileek eguneko sarrerak edo 10 paseko bonuak aukeratu ahal izango dituzte, bai helduentzat, bai adingabeentzat. Tarifak abonu motaren eta erroldatze egoeraren arabera aldatzen dira, eta prezio bereziak izango dira familientzat, gazteentzat eta adingabeentzat, udalerrian erroldatuak edo bisitariak izan.

Uda honetan, Ganeko igerilekuek jarraipena emango diote pasaden urtean martxan jarritako hobekuntzei. Horien artean nabarmentzekoa da foodtrucka, zeinak denboraldi osoan zehar izozkiak, irabiakiak, gofreak eta bestelako aukera freskagarriak eskainiko dituen

Halaber, igerileku ondoko erabilera anitzeko kantxa erabili ahalko da. Udako hilabeteetan, kantxa horretara igerileku barrutik bakarrik sartu ahal izango da, segurtasuna eta erosotasuna areagotuz. Behin denboraldia amaituta, kantxa modu independentean erabiliko da, kaletik zuzenean sartuta.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren beharrei erantzuten dien eta aisialdiaz gozatzea sustatzen duen kalitatezko zerbitzu publiko bat eskaintzeko duen konpromisoa berresten du.

Ordutegiei, abonamenduei, tarifei eta berrikuntzei buruzko informazio guztia eskuratzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgune ofiziala bisitatzea gomendatzen da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top