Tenperatura maximoak igo egingo dira

EGURALDIA | Larunbatean hodeiak izango dira nagusi oraindik, batez ere iparraldean; han euria egingo du noizbehinka. Hegoaldean ostarteak zabalagoak izango dira eta ez du apenas euririk egingo. Tenperatura maximoak igo egingo dira baina giroak udazkeneko itxurarekin jarraituko du. Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik joko du eta azken orduetan ahul eta aldakor geratuko da.


