DOT Durangaldea

Igorreko klub bateko arduraduna atxilotu dute Durangoko Ertzain-Etxean

Ertzaintzak 130 salaketa baino gehiago jaso ditu eta ikerketa Durangoko Ertzain‑Etxean garatu da

Atxiloketa ostiral honetan izan da

DURANGO | Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu du ustezko iruzur eta administrazio desleialeko delitu bat egotzita, Durangoko ertzain-etxean irekitako ikerketa baten ondorioz. Izan ere, hainbat pertsonak salaketa jarri dute Igorreko kirol-klub batek egindako Gabonetako loteriaren partaidetzen salmentarekin lotutako balizko iruzur batengatik.

Maiatzaren hasieran, hainbat pertsonak Ertzaintzaren aurrean salatu zuten Igorreko kirol-klub batek ustez egindako Gabonetako loteria-partaidetzen salmentarekin lotutako balizko iruzur baten biktima izan zirela.

Ertzaintzak gertakariaren inguruan egindako ikerketaren ondorioz, gaur, ostirala, arratsaldeko lehen orduan klubeko arduraduna atxilotu dute, 53 urteko espaniar nazionalitateko gizona, iruzur eta administrazio desleialeko delitu baten ustezko egilea delakoan. Ertzaintzak aldez aurretik eskatu zion inplikatuari Ertzain-etxera joateko.

Beharrezko eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top