Arratsaldetik aurrera hegoaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira

EGURALDIA | Ostiralaren lehenengo partean euria barra-barra egingo du, batez ere Kantauri isurialdean, han prezipitazioa etengabea izango da. Iparraldean trumoi-ekaitzak ere izan daitezke, bereziki kostaldean. Hotza egingo du eta elur-kota 1500 metrotik behera koka daiteke. Arratsaldetik aurrera hegoaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren lehenengo partean indartsu.


