Tenperatura jaitsiko da eta maximoak 12 eta 15 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean iparraldean euria sarriago eta ugariago egingo du eta giroa goibela eta euritsua izango da han. Hegoaldeko zenbait lekutara ere zabalduko da euria, baina prezipitazioa txikia eta noizbehinkakoa izango da han eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da, bolada oso gogor batzuekin kostaldean eta Ebro ibarrean; hemen hotz-sentsazioa areagotu egingo du bere abiadurarekin. Tenperatura jaitsiko da eta maximoak 12 eta 15 ºC artekoak izango dira.


