DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretago gaztelekuaren programak bost urte betetzen ditu

Aurten Etxegoren 5. urteurrena ospatuko da

IURRETA| Orain dela 5 urte jarri zen martxan Iurretako Etxego gaztelekuan gazteriaren aisialdian somatutako hutsuneari erantzuteko eta euskaraz gozatzeko helburuarekin IU! Gazte proiektua.Hizkuntzarekiko motibazioa eta jarrera positiboak indartzeko asmoa zuen topagunea sortu nahi zen, non denbora librea modu parte-hartzaile, sortzaile eta aktiboan igaroko zen. Behar eta helburu horrekin sortu zuen Iurretako udalak IU! Gazte proiektua 2019an. Erabiltzaileak, nagusiki, 12-16 urte bitarteko iurretarrak izaten diren arren, inguruko herrietako gazteek ere gaztelekuko ateak zabalik dituzte.

Hiru programa

Zorione Fundazuri Herritartasun batzordeko buruak eta Pilar Jimenez kultur dinamizatzaileak adierazi duten bezala  «proiektuaren barruan hiru programa ezberdintzen dira IU! Barikuak, IU! Bereziak eta IU! Irteerak. Jarduera osoaren zatirik handiena IU! Barikuek hartzen dute, izan ere, jai egunetan izan ezik, ostiralero zabaltzen da gaztelekua, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Ekintza horiek hezitzaileek dinamizatutakoak dira, eta hauetan parte hartzea ez da derrigorra. Etxegora joaten diren gazte batzuk nahiago dute arratsaldea beraien kabuz igarotzea bertan dauden ping-pong mahaia, futbolina edo bestelakoetan arituz».

Ekintzen gehiengoa hezitzaileek burutzen dituzten arren, badira zenbait haiek dinamizatu ezin dezaketenak, gai konkretu baten ezagutzarik ez dutelako edo baliabide faltagatik. Kasu horretan, gazteen interesekin zerikusia duten jarduerak gauzatzen dituzten adituak etxegora ekartzen ditugu.

Bukatzeko, hiru hilerik behin, irteerak egiten dira. Gazteak animatzeko sekretuetako bat ekintza erakargarriak eskaintzea denez, haiek proposatutako lekuetara joaten gara. Programazioa, beraientzat baino, beraiekin eginez gero, errazago da asmatzea zer duten gustoko eta zer ez. Egun, sukaldaritzak, kale zinemak, marrazki eta sormen tailerrak eta eskulanek esate baterako, sekulako arrakasta izaten dute.

Etxegoren 5. Urteurrena

Aurten Etxegoren 5. urteurrena ospatuko da, irailaren 20an, gaztelekuan bertan. Horretarako jarduera askotariko programazioa prestatu izan da: Etxegoren ibilbidearen argazki erakusketa bat egongo da;jarraian,gaztelekuaren ingurukogynkana bat etaeguna ezinhobeto bukatzeko, gaztelekuan gaua pasatzeko aukera ere izango da.

«Datorren ikasturteari hasiera paregabea emango diogun moduan, aurtengoari amaiera berezia eman nahi diogu.Horretarako, Etxegoren itxiera jaia ospatuko dugu(ekainak 14, 17:00etatik aurrera), jai giroan murgiltzekotan, musika, ur eta zikin jolasak eta afaria egongo dira. Bertaratu nahi duen edozeinek aukera izango du arratsaldea gurekin pasatzeko» azaldu dute.

Eta gaineratu dutenez «Udalak positiboki baloratzen duen proiektu honek datorren urtean jarraipen bat izatea nahi dugu, hortaz, zapatuetan ere zabaltzea ikusten da. Izan ere, adreiluzko eraikina dagoeneko gazteen aisialdirako ezinbesteko gune bilakatu da, bertan egiten diren ekintzak direla eta, gozamenerako espazio bat eskaintzen diegulako eta batik bat eroso eta gustura sentitzen direlako. Badute erreferentziazko topagune bat, eta hori Etxego da».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top